XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Denetara, hamasei agiri eskuratu ahal izan dugu, denak oso interesgarriak eta, haien artean batzuk, berebizikoak.

Egin dezagun, beraz, aldez aurretik, agirien aurkezpena 4.- Agirien erreferentzia zehatzak izateko ikusi I. ERANSKINA., ondoren azterketara pasatzeko.

Dauzkagun XIV. mendeko agiririk zaharrenak Gomis familiaren inguruan sortuak dira, eta horien artean interesgarriena, Martin Gomis-en testamentua da.

Testamentua, Donostian 1362ko uztailaren 30ean sortua da, gaskoineraz idatzita eta Donostian hizkuntz honetan geratzen den bakarra dugu.

Gomis (edo Engomez) familiak berebiziko garrantzia izan du Donostiako historian eta, geroago ikusiko dugun legez, lotura oso estua izan zuen Altzarekin ere.

Agiri interesgarri honetan, azaltzen zaigu nola Gomis familiak hiri barruan zituen jabetzak ezezik, aldirian (hiriaren inguruko auzo edo herrisketan) ere bestelako jabetza garrantzitsuak bazituen, Ubako basoa eta ibarra hain zuzen.

San Martzial parrokiaren sorreraren inguruan sortutako agiriak oso garrantzitsuak ditugu ere bai.

San Martzial parrokia 1390ko urtarrilaren 10ean sortu zen, Martin Zalbako Iruñeako apezpikuaren aginduz, eta ondoren, beste bi dokumentu etorriko zaizkio jarraian, Altzako Artigako biztanleek emango duten ahalmen-gutuna eta, Altzako Artigakoek Santa Maria eta San Bizenteko kabildoarekin sinatu zituzten kapitulazioak.

Dokumentu hauek leku-izenaren bat eta altzatarren abizen zerrenda mamitsu bat eskeintzen digute baina, batez ere eta hau azpimarratu nahi genuke, elizaren sorrera altzatarren lehen antolamendu instituzionalaren seinale daukagu.

Pasai San Pedroko eliza sortuko denean, 1457. urtean, San Martzial parrokiarena eredutzat hartuko da Donostiako elizekin konkordia edo hitzarmena sinatzeko garaian.

Laburra baina esanguratsua dugu Gipuzkoako Ermandateak, probintziaren defentsarako deialdiari probintziak eman behar duen erantzunari buruz, 1397. urtean emandako agiria.

Bertan, Donostiako nukleoak zeintzu ziren esaten zaizkigu: harresi barruko hiria, Altza, Igeldo, eta Ibaeta.

Gipuzkoa, 1400. urterako jada, hiri mapa batean zegoen oinarriturik.

Espazioa kontrolatzeko modu honek, mugak oso ondo zehaztuak edukitzea suposatzen zuen eta, ondorioz, hiriek mugaketa lanari ekin behar izan zioten, mugaketa horiek agirietan ziurtatuz.

1409. eta 1425. urteetan Villanueva de Oyarçun-go (geroago Errenteria deitua) udalak Murgiako Jaunarekin (Astigarragako jauna) mugak zehaztuko ditu.

Mugaketa hauetan, istilu eta gorabeheraz beterik, Altzakoak diren zenbait toponimo ematen zaizkigu, batez ere, gaurko San Marko eta Txoritokieta inguruetakoak.

Mugekin loturik daude ere, 1456. urtean, Lasarte eta Urdayaga jaunei emandako ahalmen-gutuna eta, ondoren, hauek emandako sententzia.

Oraingo honetan, istiluak eta gorabeherak, Donostia eta Errenteriaren artean izango dira.

Errenteriak Pordeplata 5.- Bidebietako Guardaplata etxea Erdi Aroko Pordeplat etxearen lekukoa dugu eta, agiri honetan, Pordeplata mendia esaten duenean, Mendiolari buruz ari dela pentsatu behar dugu. mendiraino berea zela esaten zuen bitartean, Donostiak Pontikaraino zabaltzen zuen bere lur-eremua.

Sententzia honen bitartez, Errenteria eta Donostiaren arteko mugak finkatuagoak geratu ziren, lehorrekoa mugarriez zehaztuz eta Pasaiako badiaren urak Donostiarentzako utziz.

Hala ere, sententzia honek ez zituen etorkizunean gatazkak saihestu eta, 1475. urtean 6.- Ikus GAMON, Noticias..., 261. or., armak tartean zeudela, bataila bortitzak gertatu ziren San Martzialen eta Herreran.

1500. urtean, ordea, korregidorearen agindua izan zela medio, bide diplomatikotik bideratu zen gatazka.

Donostiako San Bartolome komentua ere protagonista dugu Altzako Erdi Aroan, bertan bi salmenta-agiri agertzen zaizkigularik.